Cargando Eventos

Eventos pasados

Búsqueda y navegació de vistas de Eventos

Buscar Eventos

Navegación de vistas de Evento

Búsqueda de Eventos

julio 2018

Oporretan gaude!

2018-07-31 - 2018-08-30

Kaixo denoi! Abuztuan zehar oporrak hartuko ditugu eta ez dugu Mikelazulo irekiko. Irailean pila beteekin itzuliko gara. Gozatu udara! Asko irakurri!

Más información »

agosto 2018

Berriz ere ateak zabalik zuentzako

2018-08-31 - 2018-09-09

Kaixo denoi! Opor luze hauen ondoren indar berriturik hemen gara berriz ere. Ordutegi aldaketa batekin gatoz. Larunbat eta igande goizetako gosari mundialak denbora batez (hilabete batzuk) alde batera utzi beharrean gaude, sentitzen dugu. Ahal den denbora laburrenean berezko ordutegira itzultzen saiatuko gara. Beraz ordutegia honako gisan geratuko litzateke: Ostegunetik  - Igandera: 17:00 - 22:00 Besterik gabe, bihar Irailak 1, ateak zabalik zuen zain egongo gara, udarako abenturak elkartrukatzeko prest. Ondo pasa! Irudiaren egilea: Scott Hart

Más información »

septiembre 2018

824 argitaletxeko liburu sorta

2018-09-03 - 2018-09-04

824 ediciones, irabazi asmorik gabeko argitaletxe antiespezistako (http://ochodoscuatroediciones.org/) katalogoa ia osorik eskuragarri dago Mikelazuloko liburutegian. Guztira 12 liburu eskeini dizkigute argitaletxe honetako lagunek. Saiakerak, argazki liburua, umeentzako ipuinak, animaleen askapen mugimenduak 80ko hamarkadan eginiko ekintzen inguruko historia liburuak,... Liburu hauek ez daude salgai, irakurtzeko edo kontsultarako dira. Norbaitek erosteko interesik balu donostiko Kaxilda liburudendan salgai daude. Liburuak zuen zain daude! Hemendik 824 argitaletxekoei eskerrik beroenak!

Más información »

Erakusketa, Dahye Kim

2018-09-14 - 2018-10-14

Kaixo denoi! Dagoeneko martxan daukagu Dahye Kim-ren, Lezon bizi den artista Hego Korearra, pintura erakusketa. Hilabetez egongo dira bere 14 koadro zuen zain. Lientzoan oleoz eginikoak denak, paisai ezberdinak maixutasun finez marraztuak, koloreen erabilera ederrarekin. Animatu bixitatxo bat egitera! Gure ordutegia gogoratzen dizuet: Ostegunetik igandera: 17:00 - 22:00   Mikelazulo Kultur Elkartea http://mikelazulo.eus/ https://twitter.com/MIKELAZULOelkar

Más información »

Mikelako afariak

2018-09-21 - 2018-09-22

Kaixo denoi! Herriko jaietan edukitako erantzun onaren oroitzapenarekin, berriz ere badatoz MIKELAKO AFARIAK! Astebukaera honetan gure herrian Atlantikaldia jaialdia ospatzen dela aprobetxatuz,  ostiral eta larunbat gauean afari tematikoak eskainiko ditugu. Ostirala: Afari arabiarra Larunbata: Afari indiarra Animatu zaitezte, 21:00ak aldera dena prest izango gaituzue.  

Más información »

Mukuru jaialdia!

2018-09-28 @ 08:00 - 17:00

Kaixo denoi! Urriaren 13an galdu ezin duzuen eskaintza daukagu zuentzako... MUKURU JAIALDIA! Mikelazulon eta Niessen aretoan egun osoko egitarau tentagarria prestatu digute Mukuruko eta Oarso Musikako lagunek. Animatu!  

Más información »

octubre 2018

Solasaldia: Guatemalako 3 hizkuntza gutxitu etxean

2018-10-24 @ 19:00 - 21:00

Kaixo denoi! Garabideko kideak Mikelara datoz. Datorren astezkenean, urriak 24, 19:00tan solasaldia edukiko bertako kide Maiteder Sasieta eta ikastaroko  hiru aktibistekin, Levi Carmelina, Salomé Huinac eta Iris Esmeralda. Solasaldi hau 4 haizetara elkartearen 25. urteurreneko ekitaldietan txertaturik dator. Zorionak 4haizetara eta ongi etorria Guatemalako kideei! Informazio gehiago: http://www.garabide.eus/ https://twitter.com/garabide   Mikelazulo Kultur Elkartea http://mikelazulo.eus/ https://twitter.com/MIKELAZULOelkar

Más información »

Lanbroa taldearen kontzertua

2018-10-26 @ 19:30 - 21:00

Kaixo denoi! Datorren ostiralean, 2017ko amaieran sorturiko talde berriak kontzertua emango du gure lokalean. Softpop progresiboa ekarriko digute. Bertara gonbidatzen zaituztegu. Kontzertua 19:30tan hasiko da. Biografía: Lanbroa 2 017 urte bukaeran sortzen da, buru bakar batzuetan bueltaka zebiltzan ideia batzuk berreskuratuz. Soinu klasiko eta sustraizko soinuen magia, egungo softpop-arekin fusionatzen du, beti ere euskara ardatz bezala erabiliz. Lanbroa ibilbide luzeko musikariez osatu tako taldea da, gustu eta estilo oso ezberdinetan ibilitakoak. Karlos Zubikoa, bajista (Sagarroi, Lurra...) | Xabier Dols, batería y percusión (Acido C, Lurra...)| Eneko Lekuona, guitarra acústica ( 27, pájaro bobo...)| Mikel Goñi, guitarra eléctrica, ( La Bona Dea, Zelig...)| ElenaArtía, ahotsnagusia(Layo Raser, Zelig...) Lanbroak, proiektu pertsonalago baten…

Más información »

noviembre 2018

Koadro erakusketa, Anabel. AZKEN EGUNAK

2018-11-03 - 2018-11-18

Anabel Irasuegi, herriko artistaren erakusketa. 14 koadro oleoan. Hilaren 18arte ikusgai. Azken egunak!!! Animatu!

Más información »

24. Herrien astea

2018-11-20 - 2018-11-24

24. herrien astea Azaroa 20-24 Noviembre InnerGalaktik esloveniar artista izan da aurtengo kartelaren egilea. La artista eslovena InnerGalaktik ha sido la encargada de realizar el cartel de este año. 20 asteartea martes GOIZEAN / A LA MAÑANA IpuinKontalariaCuentacuentos Yoshi Hioki (Japonia) Koldo Mitxelenako haurrentzat antolatutako emanaldi berezia. Espectáculo organizado especialmente para lxs niñxs de Koldo Mitxelena. Mikelazulo 11:00 ARRATSALDEAN / A LA TARDE Nekropolitika (Juan Hernández Zubizarreta) Hitzaldia Conferencia Errefuxiatuen krisia deiturikoa ez da berezkoa ezta koiunturala. Menperatze eredu ekonomiko eta sozialean sostengatzen diren jokaera estruktural anitzekin loturik dago. Horregatik erroetara joaz erantzun behar zaio. Bestela, behartutako migrazioekin ematen diren giza zorigaitzak errepikatuko dira. Europako Batasunean, instituzioetatik eta eskuin muturretatik…

Más información »
+ Exportar Eventos