Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Beltzuria (10. irakurketa)

2016-02-26 @ 19:30 - 21:00

Ixiar Rozas irakurraldi-performancea eskeiniko du bere liburuan oinarrituta. 

Ekaitzaren aurreko instantean beltzuria hitza ahoratu eta kanporatzen den unearekin hasten da Beltzuria (Pamiela, 2014) liburua. Ahotsaren espazio estetiko eta politikoaren inguruko gogoeta den lanak, narratiba, poesia eta saiakera tonua erabiltzen ditu. Batzuetan dokumental baten eszenen modura, besteetan pieza eszeniko gisa antolatua, irakurketa honetan

liburuko testuak, lengoaia, irudia, ahotsa eta soinutik abiatzen naiz haien aukera ikus-entzunezko eta performatiboetan bilatzeko.

 

Ixiar Rozas (Lasarte-Oria, 1972) idazlea eta dramaturgoa. Urte batzuk daramatzat ahotsa, gorputza eta lengoairen artean dagoen espazioa ikertzen. Nire testuak, saiakerak eta artikuloak hainbat herrialde eta hizkuntzatan kaleratu dira. Izenburu batzuk: Negutegia (2006), Beltzuria (2014), Ejercicios de ocupación. Arte, vida y trabajo (2015). Sortzaile garaikideei eskainitako Humano caracol (2006-2009) dokumentalen egilea.

Kultur langile bezala, mintegiak, lantegiak eta hitzaldien antolaketan ibili naiz. Besteak beste, “Periferiak” (2002-07), “Erresonantzian” (2011), “Arrakalatuta” (2014-15). Maite Arroitajauregirekin sortutako Plastika (2013) lanaren zatiak eta Beltzuria (2014) liburuko materialak uztartzen dituen irakurketa sorta. Egun Arte Hezkuntzako irakaslean (Mondragon Unibertsitatea) eta Azala espazioko lantaldeko kidea naiz.

http://www.eitb.eus/es/television/detalle/2947342/entrevista-escritora-ixiar-rozas/

Xehetasunak

Data:
2016-02-26
Ordua:
19:30 - 21:00
Ekitaldi kategoria:
,
Ekitaldi etiketak:
,

Egoitza

Mikelazulo K.E.
Beheko kalea 4
Orereta, Gipuzkoa 20100 Spain
+ Google Map
Telefonoa:
943 51 70 02
Webgunea:
Mikelazulo.com

Antolatzaile

Mikelazulo
No comments yet.

Utzi erantzuna